jolasa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
jolasa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko apirila 1, larunbata

kutxak

         Ez dugu ezer berririk aipatuko askotan haur bati maitasun guztiarekin egin izan diogula opari bat eta asko gustau (ala gutxi) arren, gehien disfrutatu izan duena(rekin) kutxa bera izan dela. Ta ez da harritzekoa. Ni neuk gogoratzen dut oso ondo zelan ospatzen genuen etxean elektrotresna berriaren etorrera! Hantxe, irrikitan, tramankuluaren ondotik mugitu barik itxaroten genuen kutxa libre izan arte. Eta orduan hasten zen festa! Baina, zer dute kutxek hain zoragarriak bihurtzen dituztela? Oso baliabide merkea izateaz gain, bere barruan seguro sentitzeko aukera genuen, goxo-goxo besarkatzen gintuelako; baita izkutatu ere. Itxasontzi pirata paregabea zen ere! Prefabrikatutako jostailu garesti batekin egin ezin ziren moldaketak egitea posiblea zen, inor ez baitzen apurtzearen beldur. Berak, berez, ez zuen ezer egiten, hori gure lana zen. 

         Kutxa batekin adin ezberdinetako haurrek modu ezberdinetan jolasteko aukera dute: batzuentzat dastau, usaindu, ukitu... izango da garrantzizkoena; beste batzuentzat, aldiz, imajinazioaren laguntzaz asmatu daiteken istorio harrigarri eta anitzak. Eta hainbat eta hainbat aukera gehiago. Ez duzue uste?

egizue klik BIDEOA ikusteko

2017(e)ko urtarrila 30, astelehena

Mundu txikiak, altxor handiak - bideo osoa / video completo

Haurren sormena kolokan jartzen ez bada ere, batzutan behar beste garrantzia ez zaio ematen, ez baitugu umeen produkzio konplexuetan gehiegi erreparatzen. Baliabide egokiak izanda , hau da, egituratu gabeko materialak, bere ohiko altxorrak, naturako elemntuak…eta segurtasuna sentiarazten dion euskarria, haurrek errepresentazio jolas paregabea sor dezakete mundu txiki batean oinarrituta. 


Ibilbide honetan haurraren ondoan bidaiari den helduak, zabal zabalik izan behar ditu begiak ume bakoitzaren nahiak,  beharrak, interesak. zeintzuk diren ikusteko eta behar duten hori bideratzeko. Haurraren beharrak asetzen dituen neurrian berarekiko konexioa sortu edo aberasteaz gain, umeak hazteko behar duen hori erabiltzeko, manipulatzeko, moldatzeko eta zentzu berria emateko behar dituen baldintzak sortuko ditu.


egizue klik bideoa ikusteko / haced clic para ver el video 



 gaiarekin lotutako irakurgai interesgarriak









2016(e)ko apirila 22, ostirala

"HAURTZAROA ETA JOLASA"

Porposamen interesgarria "Haurtzaroa eta Jolasa"ren inguruan  Txirbilenearen eskutik datorkiguna.
Ekintza, bi egunetan garatuko dena, "imagine elephants" dokumental zoragarriarekin hasiko da. Hurrengo saioan, hezkuntza, hazkuntza eta, orokorrean, haurtzaroa errespetuaren ikuspegitik jorratzen duten hainbat proiektuen aurkezpena burutuko da. 
Animatu ta parte hartu!

Interesante propuesta que nos llega de la mano de Txirbilenea en torno a "la infancia y el juego". El programa, que se celebrará en dos jornadas, comienza con la proyección del bonito documental "Imagine Elephants" para después presentar diferentes proyectos que abordan la crianza, la educación y, en general, la infancia, desde el respeto por las criaturas. 
No os lo perdáis!

2016(e)ko martxoa 4, ostirala

2016(e)ko otsaila 5, ostirala

IMAGINE ELEPHANTS - DOKUMENTALA

Aurreko egunetan esan bezala, Portugaleteko Merkatuan proiekzioa eta horren inguruko solasaldia ospatu egin zen. Bertan egon ezin zinetenontzat hemen duzue dokumentala. Jolasaren benetako garrantziaz ohartarazten duen dokumentu paregabea dugu "imagine elephants" izeneko hau.
dokumentala ikusteko, egizue klik