informazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
informazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko otsaila 5, ostirala

IMAGINE ELEPHANTS - DOKUMENTALA

Aurreko egunetan esan bezala, Portugaleteko Merkatuan proiekzioa eta horren inguruko solasaldia ospatu egin zen. Bertan egon ezin zinetenontzat hemen duzue dokumentala. Jolasaren benetako garrantziaz ohartarazten duen dokumentu paregabea dugu "imagine elephants" izeneko hau.
dokumentala ikusteko, egizue klik

2016(e)ko otsaila 4, osteguna

ESPERIMENTAZIO JOLASA 2 URTEKO HAURREN GELETAN - El juego de experimentación en las aulas de 2 años

Haurren burmuina hazi eta garatu egiten da zentzumenen bidez behatzen duen neurrian. Txiki-txikitatik gauzak nolakoak diren, zer egin daiteken haiekin, zein den haien portaera… jakiteko interesa erakusten dute.
Esperimentazio jolasaren bidez haurrek:
-       Objektuen ezaugarrien inguruko informazioa bereganatzen dute. Hurbilketa sentsorial eta pertzeptiboaren bidez, erregulartasunetaz ohartzen dira, teoriak eraikitzen dituzte… Beraz, esplorazio libreko jolasetan IKASI egiten dute.
-       Bere ikasketaren arduraduna da. Libreki miatu, esploratu, manipulatu, eta bere buruari galderak egitearekin batera, autonomia eskuratzen dute.
-       Norberaren interesak eta jakinminak bultzatutako jarduera izanda, kontzentrazio, behaketa eta arreta gaitasuna hobetzen dira.
-       Ingurua ezagutzeko egoera pribilegiatua da eta pixkanaka behaketarako tresnak bereganatu eta hobetzen dituzte.
 Guzti honengatik, eskolak ikasketa gauzatzen duten jolas-behaketa sortarazten dituzten egoerak eskaini behar ditu, eta horretarako behar diren material anitzak haurren eskuetan jarri.
 Andereño-maisuek talde txikian aritzeko egoerak sustatu behar dituzte. Hauetan errezago adierazten baitira interes eta lehentasunak.
Horrez gain, umeek aurrerapenak egin ahal izateko behar beste denbora izan behar dute, material anitzak, zentzumenetarako aberatsak, interesgarriak, haien artean konbinatzeko gai eta espazioak ekintzaren arabera antolatuta eta irakaslea bidean suertatu daitezken arazoei aurre egiten laguntzeko prest egon behar da.
 Eskolak esperimentatu, behatu, adierazi eta sortzeko egoerak eskaini behar ditu “altxorren saskia”, manipulatzeko jaki ezberdinak (arroza, irina, barazkiak, fruituak…), adierazpen plastikorako materialak (buztinak, testura ezberdinetako pinturak, plastilina…) edota “jolas heuristikoa” gauzatu ahal izateko egituratu gabeko eguneroko materialak umeen eskura jarrita.
bideo polit-polita ikusteko, egizue klik

versión en castellano, aquí




2016(e)ko otsaila 3, asteazkena

2015(e)ko azaroa 13, ostirala

"Niñas con pene y niños con vulva. Comprender para poder acompañar" -haur transexualitatearen inguruko hitzaldia.

Aingeru Mayor sexologoak eskainitako Haur teansexualtatearen inguruko hitzaldia. Chrysallis taldekoa.
Conferencia ofrecida por el sexólogo Aingeru Mayor. Asoc. Chrysallis.

Egizue klik

Jostailuak aukeratzen - Elegir juguetes


Datozen datak datozela, gabonetako opariak aukeratzeko kontutan izateko hainbat gauza biltzen ahalegindu ondoren, "DIDAKMA"koek oso ondo laburtu izan dute irudietan bildutako dekalogo honetan. Beraz, beraien baimenarekin, hementxe doakizue. (Jatorrizko bertsioan gazteleraz besterik ez dago, euskarazko akatsak gureak dira ).

En DIDAKMA hemos encontrado un decálogo de aspectos a tener en cuenta a la hora de elegir juguetes.



2015(e)ko maiatza 22, ostirala

AZKEN TXANGOA - MENDIKOSOLO - excursión fin de curso

Aurtengo azken txangoa Arrigorriagako Mendikosolo Parkera izango da. Ezagutzen ez dugunontzat andereño Garbiñek oso argazki sorta polita ekarri digu. Nahi al duzue Mendikosolo ezagutu? MILA ESKER, GARBIÑE!!
Este año, la excursión de fin de curso la haremos al Parque Mendikosolo de Arrigorriaga. Para quienes no lo conocemos, la andereños Garbiñe nos ha traido una galería de fotos muy bonita.  MILA ESKER, GARBIÑE!

egizue klik

Bertan egin ahal izango ditugun ekintzen berri izan nahi baduzue, hurrengo INFOa arakatu.
Si queréis saber más sobre lo que podremos ver allí, haced clik en la INFO. 
EGIZUE KLIK


2015(e)ko maiatza 19, asteartea

HEZKIDETZA PROIEKTUA - Proyecto de Coeducación

Gure gizartean gaur egun jasan egiten diren aldeak, desorekak, eskuperatze jarrerak eta bidegabekerei aurre egiteko heziketa ezinbestekoa dela ulertzen dugunez, eskolak HEZKIDETZA proiektuan parte hartzea erabaki zuen duela hilabete batzuk. Bertan egonda, formakuntza ezberdinetan parte hartu izan dugu (bai irakaslegoak orokorrean, baita proiektuko arduradunak ere eta kontseiluko partaide bat) eta aldi berean, ikasleen ordezkariak ere, izan dira hoietako saio batean, 6. mailako Pedro eta Nahia alegia. Ikasle hauek "Gizarte sareetako arriskuak" ezagutzeko jardunaldian hartu zuten parte. Mila esker zuen parte hartzeagatik, Pedro eta Nahia!! Espero dugu asko ikasi izatea eta zuen lagunen artea zabaltzea!!
Sare sozialen arriskuei buruz gehiago jakin nahin izanez gero, egizue klik
Si queréis saber más sobre los riesgos de las redes sociales, haced clik.

Entendiendo que la EDUCACIÓN es imprescindible para hacer frente a las desigualdades, injusticias, actitudes de dominio..., la escuela decició hace unos meses embarcarse en un nuevo proyecto : "LA COEDUCACIÓN". Entre otras cosas, tanto el profesorado en general, como la peersona responsable en el centro del proyecto hemos podido participar en diferentes jornadas de formación, al igual que lo han hecho estos dos representantes del alumnado, Nahia y Pedro, que acudieron a una charla sobre "Los riesgos de las Redes Sociales". Esperemos que hayáis parendido mucho y que lo compartáis con vuestras compañeras y compañeros!

MAITASUNAK EZ DU ETIKETARIK - El amor no tiene etiquetas

Maiatzaren 17an lesbofobia,homofobia eta transfobiaren kontrako eguna ospaztu zen.
Aniztasuna eta sexu askatasuna aldarrikatzeko eguna.
Andereño Itziarrek Wix honetan bildu dituen bideoak ikusi ditzakezue eta gaiarekin sentsibilizatu. Haurrekin hitz egiteko aukera ere sortu daiteke. 


El día 17 de Mayo se celebró el día contra la Homofobia, Lesbofobia y la Transfobia, día para reivindicar la pluralidad y la libertad sexual.

La andereño Itziar ha reunido en este wix unos vídeos que os ayudarán a sensibilizaros con el tema. También pueden ser una excusa para conversar con nuestras niñas y nuestros niños.


egizue klik

2015(e)ko maiatza 18, astelehena

AZOKA TXIKIA!! - Mercadillo

AZOKA TXIKIA

Familia agurgarriok:

Hemendik gutxira Eskolako Azoka Txikia ospatuko dugu, bertan, besteak beste, haurrek egindako eskulanak salduko ditugularik eta lortutako diruarekin giza talderen bat laguntzeko asmoarekin. Gehienok jakingo duzuenez azokarako ezinbestekoa da zuen parte hartzea, merkatu egunean zuen umeekin batera egingo duzuelako erosketa.

Egun horretan umeen bila etorri beharko zarete eta umeekin batera patioan kokatuta dauden postuetan erosketa egin, eta horregatik kontsumoarekin loturiko hainbat aspektu lantzeko aukera ezin hobea izango duzue. Esate baterako:

-          dena ezin dela erosi, interes, dugun dirua edo beharraren arabera aukeratu egin behar dela.
-          Txanda errespetatu behar dela.
-          Dirua “administratu” behar dugula.
-          Produktuak baloratu egin behar ditugula, umeek egindako ekoizpenak direla ahaztu barik.
-          Ez dugula “akopioa” egin behar, ume askoren gustukoak izango baitira produktuak, bidezko banaketa egiten ahaleginduko gara (beraz, produktu bakoitzeko 1 edo 2 unitate gehienez jota erostea eskertuko genizueke, ume guztiek eskuratzeko aukera izan ahal izateko)

Zuen laguntza oso garrantzitsua da egun hau jai giroan ospatu ahal izateko.

MILA ESKER!!

                                      
                       erderaz / en castellano                                                                                aurreko urteetako argazki galeriak / 
                                                                                                                                                 imagenes de anteriores ediciones





PORTUGALETEKO MERKATUA - Mercado de Portugalete

Urteak eta aurrera eraman ezin izango ziren miloi askoko proiektuak behar izan dira Portugaleteko udalak, azkenean, auzokideen eskuetan merkaturen kudeaketa uzteko. Duela gutxi arte gutxiegi erabilia izan den espazio hau kolorez bete izan da Portugalete Zaharra Auzo Elkartearen laguntzarekin. Elkartearen asmoa, hasieratik, auzokideen partehartzea sustatzea eta, oro har, herritarrek hil zorian zegoen espazio honen aukeretaz ohartu eta baliatzea izan da.  Izan ere, gaur egun, eremu finko (haur txokoa, mahai jolasak, zinea, liburutegia...) eta mahiz berrizten diren tailerrez (malabareak, serigrafia, balleta, xakea...) osatuta dago. Guzti hau aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa da bertara gerturatzen diren auzokide boluntarioen lan bikaina aipatzea. Gora zuek!

 Aukera baduzue, hurbildu zaitezte eta ezagutu gune zabal hau. Haurrekin momentu atsegin eta aberasgarriak pasatzeko aitxaki paregabea duzue eta! Aurrera Merkatua!

Han sido necesarios años y proyectos millonarios imposibles de llevar adelante para que por fin, el Ayuntamiento de Portugalete deje en manos de los y las vecinas la gestión del Mercado. Este espacio, infrautilizado hasta hace unas pocas semanas, se ha llenado de color gracias a los miembros de "Portugalete Zaharra", que además de fomentar la participación de los y las vecinas, pretende dar a conocer las opciones que este espacio ofrece. Hoy en día cuenta con espacios fijos (biblioteca, ludoteca, haur txokoa...) y talleres que se van renovando (malabares, ajedrez, costura, ballet, serigrafía...). Nada de esto sería posible sin la colaboración voluntaria de quienes se acercan y dedican parte de su tiempo a este proyecto. 

No dejéis pasar la oportunidad de conocer este espacio abierto, es la excusa perfecta para pasar un buen rato con nuestras niñas y niños. Aurrera Merkatua!

egin klik handitzeko / para agrandar

2015(e)ko maiatza 8, ostirala

HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEAREN BLOGA

Hezkuntza plataformaren blogean LOMCE eta beste hezkuntza-komunitatearen inguruko gai askori buruzko informazio eta dokumentazioa aurkituko duzue. Arakatu!
En el blog de la Plataforma podréis encontrar un montón de información sobre la LOMCE y otros temas de interés para la comunidad educativa. 
egizue klik

2015(e)ko maiatza 7, osteguna

zergatik LOMCERI ez? - Por qué NO A LA LOMCE? - info

LOMCE-ri ezetz esateko arrazoiak ugariak badira ere, hurrengo dokumentuek jarrera hau errazago ulertzen lagunduko digute. Zuen interesekoak izango direlakoan, hementxe duzue hainbat lotura. Betiko lez, zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira.

Si bien los motivos por los que decir NO a la LOMCE son muchos, los siguientes documentos nos ayudarán a entender mejor esta postura. Esperamos que sean de vuestro interés, y como siempre, todas las aportaciones son bienvenidas.
 
  



2015(e)ko apirila 24, ostirala

IRAKURGAIAK - Lecturas

Symbaloo honetan zuen interesekoak izan daitezken irakurgaiak topatuko dituzue. Edukiak berrizten joango dira, kontutan izan!
En este symbaloo podréis encontrar lecturas interesantes. Los contenidos irán actualizándose. Tenedlo en cuenta!
egizue klik

2015(e)ko martxoa 8, igandea

"BUENOS TRATOS" bloga

Oraingo honetan, oso blog interesgarria aurkeztu nahi dizuegu: "buenos tratos" izenekoa, alegia. "Apego"aren garrantziarekin jarraituz, honetan hainbat baliabide, informazio, etab... Topa daiteke. Oso leku interesgarria. Bere egilearen hitzez "Este blog versa sobre el trauma y los trastornos del apego y su afectación al cerebro-mente, pretendiendo informar, reflexionar y ofrecer recursos a profesionales y familias que atienden o tienen niños y adolescentes que han vivido duras historias de vida. "


egizue klik

2015(e)ko otsaila 18, asteazkena

"GUÍA PARA EL APOYO EDUCATIVO DE NIÑOS CON TRASTORNO DEL APEGO"

Gaztelaniaz argitaratutako gida honek, loturaren garrantzia (apego-vínculo) eta lotura ezaren ondorioz sortutako zailtasunak behar bezala ulertarazi egiten digu. Irakurketa erraza eta oso aberasgarria.
Esta guía nos explica la importancia del apego y las dificultades que se derivan de la falta de éste. Una lectura sencilla y muy enriquecedora.
egizue klik / haced click

ARNO STERN - HEZKUNTZA SORTZAILEA - educación creadora

Arno Stern
II mundu gerra garatzen zen bitartean, Arno Sternek 22 urte zituen, 1946. urtean errefuxiatu-esparru batean gerrako umezurtzekin lan egiten zuela.  Pintatzen jarri zituen eta horixe izan zen gaur arte garatu izan duen lanaren oinarria. 1.949. urtean "academie de Jeudi" tailerra ireki zuen, gaur eguneko "Le Closlieu". 60.eko hamarkadan margoketa eta marrazketaren inguruko ikerketa egiten du. Horretarako mundu osotik bidaiatu egin zuen ahalik eta isolatuen eta ezberdinen diren herriak topatu arte. Hauen artean, arrazoi batengatik edo bestearengatik eskolarik ez zituztenak aukeratu zituen. Hoietariko askorentzat arkatzak edo pintzelak ikusten zuten lehenengo aldia zen. Ondorioz, Arno Sternek kode unibertsala dagoela baieztatzen du, barne arauek zuzentzen dutena, alegia. Hau da berak "Formalazioa" deitzen duena. Formulazioa baldintza konkretupean ematen da: komunikazio eta epaiketatik at, hauek "Hezkuntza sortzailearen" baldintzak direlarik. Gaur egun, Arno Sternek bere Pariseko tailerrean lan egiten jarraitzeaz gain, Europa osoan ikastaroak antolatzen ditu eta "Institut de Recherche en Semiologie del`Expressión" sortu du. 

Durante la Segunda Guerra Mundial, Arno Stern tenia 22 años cuando en 1946 se encuentra en un campo de refugiados trabajando con huérfanos de guerra. Por azar, les pone a pintar y, allí se originan las condiciones del trabajo que viene realizando a lo largo de su vida. Finalizada la guerra, en 1949, abre en París su taller de pintura "Academie de Jeudi", actualmente "Le Closlieu". Durante la década de los 60 se dedica a investigar sobre el dibujo y la pintura. Viaja por el mundo buscando pueblos cuyas diferencias de vida sean patentes. Desarrolla su investigación entre los nómadas del desierto, los pobladores de la selva virgen, los habitantes de la sabana y a dos mil metros de altura entre los pueblos indígenas de los Andes. En estos lugares eligió aquellas poblaciones en las que, debido a su aislamiento o forma de vida, no existía institución escolar. Algunos de ellos no habían visto nunca lápices o pinceles y nunca habían dibujado.
Como resultado de este trabajo Arno Stern constata la existencia de un código universal y las leyes internas que lo rigen. Esto es a lo que llama "la Formulación" que sólo aparece cuando las personas pintan en unas condiciones muy concretas, al margen de la comunicación y el juicio y que luego define como las condiciones de la "Educación Creadora".
En estos momentos Arno Stern continua trabajando e investigando en su taller de París, imparte cursos por toda Europa y ha creado el "Institut de Recherche en Semiologie del`Expressión".

egizue klik / haced click

2015(e)ko otsaila 12, osteguna

PELLO AÑORGA IPUIN KONTALARIA GERNIKAN!

Datorren hilaren 22an Pello Añorga izango da Gernikan. Egun horretarako ipuin kontaketa saio zoragarria prestatu du, bera artista hutsa da eta! Hementxe duzue behar beste informazio. Aukera izanez gero, aprobetxatu!

EGIZUE KLIK 


 EGIZUE KLIK


2015(e)ko otsaila 9, astelehena

LOMCE-ren inguruko hitzaldia

Datorren asteazkenean, hilak 11, Sestaoko Udal Liburutegian Lomceren ingurko hitzaldi interesgarria egongo da. Bertan, besteak beste,  gaiaren inguruko argibideak helaraziko dizkigute eta LOMCEri aurre egiteko ze nolako urratsak eman daitezken azalduko digute. Animatu zaitezte!

El próximo miércoles, día 11, en la biblioteca municipal de Sestao, tendrá lugar una interesante charla informativa sobre la LOMCE. Animaos!


2015(e)ko urtarrila 30, ostirala

2. HIRUHILEKOAREN PROGRAMAZIOAK - programaciones del segundo trimestre

Hiruhilabete guztietan bezala, hona hemen bigarren honetan erabiliko ditugun programazioen laburpenak. 
Como cada trimestre, aquí tenéis los resúmenes de las programaciones de este. 

egizue klik / haced click

2015(e)ko urtarrila 26, astelehena

MATRIKULAZIOA 2015-2016

Datorren ikasturterako matrikula eskaera egin behar baduzue, hurrengo argazkietan klik eginez informazio interesgarria eskuratzeko aukera izango duzue. 
Si tenéis que realizar solicitud de matrícula para el curso que viene, haciendo click en las imágenes podréis consultar toda la información necesaria.

                                           Ate irekien eguna                      Jornada de puertas abiertas
egin klik/haced click

                               Matrikulazioa 2015-2016                       Matrícula 2015-2016
          
 egin klik/haced click