INFO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
INFO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko maiatza 20, ostirala

AZOKA TXIKIA - mercadillo 2016

KUETOESKOLAAZOKA TXIKIA

Familia agurgarriok:

Datorren 26an eskolako XXI. Azoka Txikia ospatuko dugu. Bertan, besteak beste, haurrek egindako eskulanak salduko ditugu lortutako diruarekin giza erakunde bat laguntzeko asmoz.

Gehienok jakingo duzuenez azokarako ezinbestekoa da zuen parte hartzea, merkatu egunean  zuen umeekin  batera egingo duzuelako erosketa.

Egun horretan umeen bila etorri beharko zarete arratsaldeko 15:50tan eta umeekin batera patioan kokatuta dauden postuetan erosketak egin,  horregatik kontsumoarekin loturiko hainbat aspektu lantzeko aukera ezin hobea izango duzue. Esate baterako:

-          Dena ezin dela erosi, interes, dirua edo beharraren arabera aukeratu egin behar dela.
-          Txanda errespetatu behar dela.
-          Dirua neurriz erabili behar dugula.
-          Produktuak baloratu egin behar ditugula, umeek egindako ekoizpenak direla ahaztu barik.
-         Ez dugu produktu berdinetik unitate asko erosiko, ume askoren gustukoak izango baitira, bidezko banaketa egiten ahaleginduko gara (beraz, produktu bakoitzeko 1 edo 2 unitate gehienez  jota erostea eskertuko genizueke, ume guztiek eskuratzeko aukera izan ahal izateko).

Zuen laguntza oso garrantzitsua da egun hau jai giroan ospatu ahal izateko.


Mila esker!

INFO EN CASTELLANO / GAZTELANIAZ

AURREKO URTEETAKO ARGAZKIAK 1 ET 2