2017(e)ko apirila 1, larunbata

kutxak

         Ez dugu ezer berririk aipatuko askotan haur bati maitasun guztiarekin egin izan diogula opari bat eta asko gustau (ala gutxi) arren, gehien disfrutatu izan duena(rekin) kutxa bera izan dela. Ta ez da harritzekoa. Ni neuk gogoratzen dut oso ondo zelan ospatzen genuen etxean elektrotresna berriaren etorrera! Hantxe, irrikitan, tramankuluaren ondotik mugitu barik itxaroten genuen kutxa libre izan arte. Eta orduan hasten zen festa! Baina, zer dute kutxek hain zoragarriak bihurtzen dituztela? Oso baliabide merkea izateaz gain, bere barruan seguro sentitzeko aukera genuen, goxo-goxo besarkatzen gintuelako; baita izkutatu ere. Itxasontzi pirata paregabea zen ere! Prefabrikatutako jostailu garesti batekin egin ezin ziren moldaketak egitea posiblea zen, inor ez baitzen apurtzearen beldur. Berak, berez, ez zuen ezer egiten, hori gure lana zen. 

         Kutxa batekin adin ezberdinetako haurrek modu ezberdinetan jolasteko aukera dute: batzuentzat dastau, usaindu, ukitu... izango da garrantzizkoena; beste batzuentzat, aldiz, imajinazioaren laguntzaz asmatu daiteken istorio harrigarri eta anitzak. Eta hainbat eta hainbat aukera gehiago. Ez duzue uste?

egizue klik BIDEOA ikusteko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina