2016(e)ko apirila 29, ostirala

ANTXO TA PANTXA PAILAZOAK ESKOLAN

Dakizuenez gaur bertan ematen zaio bukaera gure ikasturte honetako Aste Kulturalari. Hainbat ekintza burutu izan dugu, eta sorpresa guztien artean Antxo eta Pantxa pailazoen bisita izan dugu. Primeran pasatu dugu. Mila esker, bikote, ta hurrengora arte!
egizue klik bideoa ikusteko

2016(e)ko apirila 25, astelehena

PELLO AÑORGA ESKOLAN - 5 URTE

Azkenengo urtetan ohi den bezala, aurten ere Pello Añorgarekin hitzordua izan dugu. Idazle moduan fin badabil ere, ipuin kontalaritza arloan zoragarria da. Primeran pasatu dugu berarekin batera. Datorren urterarte, Pello, ta mila esker!


ASTE KULTURALA - HERRI KIROLAK 2015 - 20216

Aste kulturalari hasiera emateko Herri vKirolak izan ditugu gaur goizean. Zein ondo pasatu dugun! Ikusi nahi?

egizue klik

BIKOTEKA IRAKURTZEN - 5 URTE

Gure nagusitxoek elkarrengandik pilo bat ikasten dute primeran pasatzeaz gain. Nahi duzue ikusten zein ondo aritzen diren bikoteka irakurtzen?

egizue klik

HORMA IRUDIA - 3 URTE

Haur Hezkuntzako 3 urteko umeek “animaliak” gaia lantzen ari gara gelan, baserriko animaliak gehien bat eta horretarako animaliak era ezberdinetan margozten eta sortzen aritu gara.  Behin animalia guztiak genituela pasabideko hormairudi handi baten erakustea bururatu zaigu.  Begiratu zein  polita geratu den!!
egizue klik

2016(e)ko apirila 22, ostirala

ASTE KULTURALA 2015 - 2016

Datorren astelehenean, Aste Kulturalari hasiera emango zaio. Egitaraua argazkian klik eginda eskuratu ahal izango duzue. Guztion gustukoa izatea espero dugu!
egizue klik

"HAURTZAROA ETA JOLASA"

Porposamen interesgarria "Haurtzaroa eta Jolasa"ren inguruan  Txirbilenearen eskutik datorkiguna.
Ekintza, bi egunetan garatuko dena, "imagine elephants" dokumental zoragarriarekin hasiko da. Hurrengo saioan, hezkuntza, hazkuntza eta, orokorrean, haurtzaroa errespetuaren ikuspegitik jorratzen duten hainbat proiektuen aurkezpena burutuko da. 
Animatu ta parte hartu!

Interesante propuesta que nos llega de la mano de Txirbilenea en torno a "la infancia y el juego". El programa, que se celebrará en dos jornadas, comienza con la proyección del bonito documental "Imagine Elephants" para después presentar diferentes proyectos que abordan la crianza, la educación y, en general, la infancia, desde el respeto por las criaturas. 
No os lo perdáis!

2016(e)ko apirila 15, ostirala

"HAURREN HIRIA" PROIEKTUARI BURUZKO HITZALDIA - Charla sobre el proyecto "La ciudad de los niños"

Datorren asteazkenean, hilak 20, "Haurren hiria" proiektuaren inguruko solasaldian parte hartzeko aukera izango duzue Portugaleteko Merkatuan. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta sarrera doan. Antolatzaileek, Portugaleteko Hezkuntza bilguneak, alegia, "Solasgune Leioa" elkartearen laguntza izan du. Animatu zaitezte!

El próximo miércoles día 20 podréis participar en la charla sobre el proyecto "La ciudad de los niños" que se celebrará en el Merkatua de Portugalete. El encuentro tendrá lugar a las 18:00 horas y la entrada es libre. La charla correrá por parte de la agrupación Solasgune de Leioa.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago, argazkian klik eginez topa dezakezue.
Más información sobre el proyecto, haciendo click en la imagen.

2016(e)ko apirila 8, ostirala

ARKEOLOGI MUSEOA - 4 URTE

4 urtekoen gelako umeak Arkeologi Museora joan dira. Benetan primeran pasatu dutela! Ta hementxe duzue proba. Goza ezazue!
4 urte - Clara - egizue klik
4 urte - Berme - egizue klik

2016(e)ko apirila 6, asteazkena

MUSIKA EMANALDIAK ESKOLAN - MILA ESKER, ESTHER!

Egun hauetan, musika emanaldia izan dugu Estherren eskutik. Ikusi nahi al duzue? Sakatu argazkiak eta disfrutatu!

egizue klik 
egizue klik