2016(e)ko otsaila 29, astelehena

2016(e)ko otsaila 5, ostirala

AGATE DEUNA - ARGAZKIAK

Hementxe dituzue Agate Deuna egunean ataratako argazkien bilduma.
egizue klik

IMAGINE ELEPHANTS - DOKUMENTALA

Aurreko egunetan esan bezala, Portugaleteko Merkatuan proiekzioa eta horren inguruko solasaldia ospatu egin zen. Bertan egon ezin zinetenontzat hemen duzue dokumentala. Jolasaren benetako garrantziaz ohartarazten duen dokumentu paregabea dugu "imagine elephants" izeneko hau.
dokumentala ikusteko, egizue klik

GURE ORTUKO PRODUKTUEN DENDA - 5 URTE

5 urteko gelako neska mutilak, inauterietako gaia aitzakitzat hartuta, ortuko produktuen dendaren antolaketan aritu izan dira azkenengo asteetan. Eta hementxu duzue ikusgai emaitza bikaina. 
egizue klik

2016(e)ko otsaila 4, osteguna

ESPERIMENTAZIO JOLASA 2 URTEKO HAURREN GELETAN - El juego de experimentación en las aulas de 2 años

Haurren burmuina hazi eta garatu egiten da zentzumenen bidez behatzen duen neurrian. Txiki-txikitatik gauzak nolakoak diren, zer egin daiteken haiekin, zein den haien portaera… jakiteko interesa erakusten dute.
Esperimentazio jolasaren bidez haurrek:
-       Objektuen ezaugarrien inguruko informazioa bereganatzen dute. Hurbilketa sentsorial eta pertzeptiboaren bidez, erregulartasunetaz ohartzen dira, teoriak eraikitzen dituzte… Beraz, esplorazio libreko jolasetan IKASI egiten dute.
-       Bere ikasketaren arduraduna da. Libreki miatu, esploratu, manipulatu, eta bere buruari galderak egitearekin batera, autonomia eskuratzen dute.
-       Norberaren interesak eta jakinminak bultzatutako jarduera izanda, kontzentrazio, behaketa eta arreta gaitasuna hobetzen dira.
-       Ingurua ezagutzeko egoera pribilegiatua da eta pixkanaka behaketarako tresnak bereganatu eta hobetzen dituzte.
 Guzti honengatik, eskolak ikasketa gauzatzen duten jolas-behaketa sortarazten dituzten egoerak eskaini behar ditu, eta horretarako behar diren material anitzak haurren eskuetan jarri.
 Andereño-maisuek talde txikian aritzeko egoerak sustatu behar dituzte. Hauetan errezago adierazten baitira interes eta lehentasunak.
Horrez gain, umeek aurrerapenak egin ahal izateko behar beste denbora izan behar dute, material anitzak, zentzumenetarako aberatsak, interesgarriak, haien artean konbinatzeko gai eta espazioak ekintzaren arabera antolatuta eta irakaslea bidean suertatu daitezken arazoei aurre egiten laguntzeko prest egon behar da.
 Eskolak esperimentatu, behatu, adierazi eta sortzeko egoerak eskaini behar ditu “altxorren saskia”, manipulatzeko jaki ezberdinak (arroza, irina, barazkiak, fruituak…), adierazpen plastikorako materialak (buztinak, testura ezberdinetako pinturak, plastilina…) edota “jolas heuristikoa” gauzatu ahal izateko egituratu gabeko eguneroko materialak umeen eskura jarrita.
bideo polit-polita ikusteko, egizue klik

versión en castellano, aquí




2016(e)ko otsaila 3, asteazkena