2016(e)ko abendua 21, asteazkena

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!


Gure txikitxuek mezu garrantzitsu bat dakarte zuentzat guztion partez:
ZORION-ZORIONTSUAK IZAN!!



EUSKARAREN EGUNA 2016

Aurten ere, Euskararen Nazioarteko Eguna  euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko aprobetxatu nahi izan dugu. Eta horrelaxe bizi izan dugu.

EGIZUE KLIK

2016(e)ko azaroa 21, astelehena

PATIO JOLASAK - AZAROA

Hementxe dituzue azaroari dagozkion patio jolasak. Animatu eta saiatu zaitezte aurrekin egiten!

                       
                  sagu txiki, sagu maite                                                  don makarroi

PATIO JOLASAK - AZAROA

Hementxe dituzue azaroari dagozkion patio jolasak. Animatu eta saiatu zaitezte aurrekin egiten!

                       
                            sagu txiki, sagu maite                                         don makarroi

2016(e)ko urria 18, asteartea

PATIO JOLASAK - URRIA

Ikasturte berrian murgilduta gaude dagoeneko eta urtero bezala, patio jolasak ikasten saiatzeko proposamena luzatu nahi dizuegu. Hementxe doakizue urrian landuko ditugunak:
egizue klik irudi bakoitzean   
               
               "a la kinkirrinera"                                                     "kotolito"

2016(e)ko uztaila 4, astelehena

ARGAZKIAK - 4 URTE - BERME ETA CLARA - fotos

Atzerapen pixkatxo batekin baina badira hemen 4 urteko geletan ikasturtean zehar ataratako argazkiak. Disfruta itzazue!

EGIZUE KLIK

EGIZUE KLIK



2016(e)ko uztaila 1, ostirala

2 URTEKO HAURREN ABENTURA - GURE PROIEKTUTXOA

ABENTURA. Bai. Letra larriz. Eta abentura honek, hasi besterik ez du egin. Gure bidaiaren xehetasunak ezagutu nahi izanez gero, egizue klik argazkian.
AVENTURA. Sí, en mayúsculas. Y no ha hecho nada más que empezar.  Si queréis conocer los detalles de nuestro viaje, haced klik en la imagen.

Bihotz bihotzez, mila esker!

egizue klik


2016(e)ko ekaina 22, asteazkena

HELBURUA: PORTOPIN - Objtivo: Portopin

Askotan, gauzarik txikienetatik momentu zoragarriak sortzen direla kontatu izan digute. Gaur egun, egia dela baieztatu dezakegu, Portopineko Konkistan horrela gertatu da eta. Guztion artean egun paregabea izatea lortu dugu. Guztiok pixka bat lagunduz, guztiok pixka bat parte hartuz, guztiok pixka bat gozatuz, guztiok pixka bat arduratuz... bikain atera da. Beraz, ozen esan dezakegu gaur Portopin izan dela. Bihar?
Mila esker, ekipo!

Que de las cosas más pequeñas pueden surgir momentos inolvidables ya habíamos oído hablar. Hoy en día, podemos confirmar que así es, y la Conquista del Portopín es un claro ejemplo. Entre tod@s lo hemos conseguido. Ayudando un poquito, participando un poquito, disfrutando un poquito (por lo menos!), responsabilizándonos un poquito... ¡Ha salido de maravilla! Por lo tanto, podemos decir bien alto: Hoy, El Portopín, ¿mañana?

egizue klik

2016(e)ko ekaina 17, ostirala

URAZAK LANDATZEN - 4 eta 5 urte - PLANTANDO LECHUGAS

Egun hauetan HHn letxugak landatzen aritu gara. 
Hementxe dituzue 4 eta 5 urtekoak!
egizue klik

ERRUTINAK PDI -n

Hementxe ikusi dezakezue arbela digitalean errutinak egiteko proposamena. Iradokizunik? Beti bezala, ongi etorriak dira!
egizue klik

2016(e)ko ekaina 14, asteartea

Tailerrak - 2 urte - Talleres

Ikasturte honetan egindako tailerren berri izan nahi baduzue, wix honetan ikusi ahal izango dituzue argazkiak, bideoak eta tailer bakoitza egiteko erabilitako baliabideak, etab...
Este curso muchos han sido los talleres que hemos podido llevar a cabo con l@s niñ@s de las aulas de 2 años. En este wix podréis ver fotos, videos e incluso una ficha-resumen de cada uno de ellos.
egizue klik

2 urte - 2015-2016 ikasturtea - 2 años

Kaixo familiak! Gaur gure gelara etorri ahal izan duzuenoi eskertu nahi genizueke transmititu diguzuen lasaitasuna. Oso giro politan eta erosoan saiatu gara guretzat ikasturte hau ze garrantzitsua izan den helarazten. Espero dugu zuek ere gustura egon izatea!
Eta gerturatu ezin izan zaretenontzat, hementxe doakizue ikasturte honen laburpentxoa iruditan. Mila esker guztioi eta goza ezazue!

Hola familias! Queremos agradeceros la tranquilidad que nos habéis transmitido en la reunión de hoy. Hemos tratado de haceros llegar lo importante que este curso ha sido para nosotras y hemos podido hacerlo en el mejor de los ambientes. Deseamos que para vosotr@s también haya sido una bonita experiencia.
Y para quienes no habéis podido acercaros, aquí os dejamos un pequeño paseo en imágenes por el que ha sido un curso tan intenso. A tod@s... mila esker!

egizue klik!
egilea: SuperBelén, 2 urtekoen gelako andereñoa

2016(e)ko ekaina 1, asteazkena

UDABERRIA - 3 URTE

Udaberrian gaudenez, horri buruz aritu gara gelan.  Eta Udaberriari buruzko horma-irudi pare bat egitea bururatu zaigu.  Horretan  buru-belarri egon gara 3 urteko umeak.  Begira ze ederra geratu zaigun !!
egizue klik

2016(e)ko maiatza 27, ostirala

2 urtekoak - tailerrak

Asmatuko zenukete zeren inguruko tailerrean  ibili diren murgilduta bi urtekoak oraingo honetan?
Saiatu, saiatu... (eskerrik asko Itziar!!)

2016(e)ko maiatza 26, osteguna

ORTUA - 3 URTE

Egun hauetan 3 urteko gelan “loreak eta barazkiak” gaia ikasten ari garenez,  eskolako baratza ikustera joan gara bertako landareak eta barazkiak ezagutu eta ikustera.  Primeran pasatu dugu eta ederto asko ikasi ere bai!!

3 urte Oihana / Ziortza
3 urte Amaya

2016(e)ko maiatza 20, ostirala

AZOKA TXIKIA - mercadillo 2016

KUETOESKOLAAZOKA TXIKIA

Familia agurgarriok:

Datorren 26an eskolako XXI. Azoka Txikia ospatuko dugu. Bertan, besteak beste, haurrek egindako eskulanak salduko ditugu lortutako diruarekin giza erakunde bat laguntzeko asmoz.

Gehienok jakingo duzuenez azokarako ezinbestekoa da zuen parte hartzea, merkatu egunean  zuen umeekin  batera egingo duzuelako erosketa.

Egun horretan umeen bila etorri beharko zarete arratsaldeko 15:50tan eta umeekin batera patioan kokatuta dauden postuetan erosketak egin,  horregatik kontsumoarekin loturiko hainbat aspektu lantzeko aukera ezin hobea izango duzue. Esate baterako:

-          Dena ezin dela erosi, interes, dirua edo beharraren arabera aukeratu egin behar dela.
-          Txanda errespetatu behar dela.
-          Dirua neurriz erabili behar dugula.
-          Produktuak baloratu egin behar ditugula, umeek egindako ekoizpenak direla ahaztu barik.
-         Ez dugu produktu berdinetik unitate asko erosiko, ume askoren gustukoak izango baitira, bidezko banaketa egiten ahaleginduko gara (beraz, produktu bakoitzeko 1 edo 2 unitate gehienez  jota erostea eskertuko genizueke, ume guztiek eskuratzeko aukera izan ahal izateko).

Zuen laguntza oso garrantzitsua da egun hau jai giroan ospatu ahal izateko.


Mila esker!

INFO EN CASTELLANO / GAZTELANIAZ

AURREKO URTEETAKO ARGAZKIAK 1 ET 2

Chrysallis - Euskarl Herria - Material didaktikoa

Chrysallis - Euskal Herria elkarteak, haur transexualitatearen inguruko material didaktikoa aurkeztu du. Hemen duzue eskuragarri euskarazko bertsioa.
egizue klik


PATIO JOLASAK - MAIATZA

Hementxe ditugu hile honetarako proposatzen ditugun patio jolasak. Oraingo honetan, oso laguntza berezia izan dugu, bi urteko haurrena alegia. Ikusi nahi? Egizue klik argazkian ta animatu zaitezte!
egizue klik

2016(e)ko maiatza 13, ostirala

KANDINSKY - 5 URTE

Egun hauetan, 5 urteko haurrek oso lan polita egin dute Kndinsky margolariaren inguruan. Zihur pilo bat ikasi dutela!
Hementxe duzue egindakoaren laburpena. Disfruta ezazue!
egizue klik

2016(e)ko maiatza 6, ostirala

2016(e)ko maiatza 4, asteazkena

IKIMILIKILIKLIK LEHIAKETA - ASTE KULTURALA 2015 - 2016 IKASTURTEA

Aurten ere, ikimilikiliklik lehiaketa ospatu da eta bertan 5 urteko neska mutilek hartu dute parte. Hementxe duzue hantxe gertatuakoaren laburpena.
egizue klik argazkiak ikusteko

2016(e)ko apirila 29, ostirala

ANTXO TA PANTXA PAILAZOAK ESKOLAN

Dakizuenez gaur bertan ematen zaio bukaera gure ikasturte honetako Aste Kulturalari. Hainbat ekintza burutu izan dugu, eta sorpresa guztien artean Antxo eta Pantxa pailazoen bisita izan dugu. Primeran pasatu dugu. Mila esker, bikote, ta hurrengora arte!
egizue klik bideoa ikusteko

2016(e)ko apirila 25, astelehena

PELLO AÑORGA ESKOLAN - 5 URTE

Azkenengo urtetan ohi den bezala, aurten ere Pello Añorgarekin hitzordua izan dugu. Idazle moduan fin badabil ere, ipuin kontalaritza arloan zoragarria da. Primeran pasatu dugu berarekin batera. Datorren urterarte, Pello, ta mila esker!


ASTE KULTURALA - HERRI KIROLAK 2015 - 20216

Aste kulturalari hasiera emateko Herri vKirolak izan ditugu gaur goizean. Zein ondo pasatu dugun! Ikusi nahi?

egizue klik

BIKOTEKA IRAKURTZEN - 5 URTE

Gure nagusitxoek elkarrengandik pilo bat ikasten dute primeran pasatzeaz gain. Nahi duzue ikusten zein ondo aritzen diren bikoteka irakurtzen?

egizue klik

HORMA IRUDIA - 3 URTE

Haur Hezkuntzako 3 urteko umeek “animaliak” gaia lantzen ari gara gelan, baserriko animaliak gehien bat eta horretarako animaliak era ezberdinetan margozten eta sortzen aritu gara.  Behin animalia guztiak genituela pasabideko hormairudi handi baten erakustea bururatu zaigu.  Begiratu zein  polita geratu den!!
egizue klik

2016(e)ko apirila 22, ostirala

ASTE KULTURALA 2015 - 2016

Datorren astelehenean, Aste Kulturalari hasiera emango zaio. Egitaraua argazkian klik eginda eskuratu ahal izango duzue. Guztion gustukoa izatea espero dugu!
egizue klik

"HAURTZAROA ETA JOLASA"

Porposamen interesgarria "Haurtzaroa eta Jolasa"ren inguruan  Txirbilenearen eskutik datorkiguna.
Ekintza, bi egunetan garatuko dena, "imagine elephants" dokumental zoragarriarekin hasiko da. Hurrengo saioan, hezkuntza, hazkuntza eta, orokorrean, haurtzaroa errespetuaren ikuspegitik jorratzen duten hainbat proiektuen aurkezpena burutuko da. 
Animatu ta parte hartu!

Interesante propuesta que nos llega de la mano de Txirbilenea en torno a "la infancia y el juego". El programa, que se celebrará en dos jornadas, comienza con la proyección del bonito documental "Imagine Elephants" para después presentar diferentes proyectos que abordan la crianza, la educación y, en general, la infancia, desde el respeto por las criaturas. 
No os lo perdáis!

2016(e)ko apirila 15, ostirala

"HAURREN HIRIA" PROIEKTUARI BURUZKO HITZALDIA - Charla sobre el proyecto "La ciudad de los niños"

Datorren asteazkenean, hilak 20, "Haurren hiria" proiektuaren inguruko solasaldian parte hartzeko aukera izango duzue Portugaleteko Merkatuan. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta sarrera doan. Antolatzaileek, Portugaleteko Hezkuntza bilguneak, alegia, "Solasgune Leioa" elkartearen laguntza izan du. Animatu zaitezte!

El próximo miércoles día 20 podréis participar en la charla sobre el proyecto "La ciudad de los niños" que se celebrará en el Merkatua de Portugalete. El encuentro tendrá lugar a las 18:00 horas y la entrada es libre. La charla correrá por parte de la agrupación Solasgune de Leioa.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago, argazkian klik eginez topa dezakezue.
Más información sobre el proyecto, haciendo click en la imagen.

2016(e)ko apirila 8, ostirala

ARKEOLOGI MUSEOA - 4 URTE

4 urtekoen gelako umeak Arkeologi Museora joan dira. Benetan primeran pasatu dutela! Ta hementxe duzue proba. Goza ezazue!
4 urte - Clara - egizue klik
4 urte - Berme - egizue klik

2016(e)ko apirila 6, asteazkena

MUSIKA EMANALDIAK ESKOLAN - MILA ESKER, ESTHER!

Egun hauetan, musika emanaldia izan dugu Estherren eskutik. Ikusi nahi al duzue? Sakatu argazkiak eta disfrutatu!

egizue klik 
egizue klik

2016(e)ko martxoa 9, asteazkena

HHn ere, Martxoaren 8ari buruz ikasten!

Aurten ere, Martxoaren 8a aitzakia hartuta, emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapen eta borrokaren garrantzaiz hausnartu eta ohartarazteko ahaleginak egin ditugu eskolako txikiekin. 
klik eginez, argazkiak ikusiko dituzue
Kartelaren Egilea: Ainara Murgia, eskolako ikasle ohia 

2016(e)ko martxoa 6, igandea

MARTXOAREN 8A - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA - 8 de marzo

zoritxarrez gaur egun ionize baino beharrezkoagoak dira emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapen eta borroka. Hementxe duzue iazko mezua.

Datorren asteartean,  Martxoaren 8an alegia, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aitzaki horrekin, hausnarketa eta solasaldirako hainbat proposamen bildu nahi izan dugu WIX honetan. Jakin badakigu hutsune asko dituela, hezkidetzaren inguruko baliabideak oso ugariak baitira, eta arrazoiak soberan ditugulako emakumearen papera aldarrikatzeko, beraz, proposamen guztiak ongi etorriak izango dira! Zoritxarrez topatutako material gehiena gaztelaniaz dago, baina erabilgarria izango dela espero dugu.
El próximo martes, 8 de marzo, se celebra el día Internacional de la Mujer. Con ese pretexto, hemos intentado reunir recursos que nos ayuden a reflexionar y hablar sobre el tema. Sabemos que es imposible reunir todo el material y que tiene muchas lagunas, por lo que todas las sugerencias son bienvenidas. 
Berdintasunaren alde borroka dezagun... egunero!
egizue klik / haced click

2016(e)ko martxoa 4, ostirala